jueves, 6 de mayo de 2010

ETXE TXOKOA

Ah ze bazkari goxoak prestatzen dituzte sukaldari txiki hauek.

AREA TXOKOA

Kurtso hasieran area txokoa martxan jarri genuen, txikiak asko disfrutatu dute area beraien eskuekin manipulatzen, ukitze; zenbait objektu sartu genituen ontzian eta hauek ere joku handia eman zuten, bete, hustu, ontzi batetik bestera pasa....

viernes, 23 de abril de 2010

MASAJEA


Haur txikiekin masajeak egiteko abestitxo bat:

Sugeak gora-gora,
sugeak behera-behera,
eta zirt eta zart eta gora eta behera.

Inurriak gora-gora,
inurriak behera-behera,
eta ñir eta ñir eta gora eta behera.

Karramarroak gora-gora,
karramarroak behera-behera,
eta krak eta krak eta gora eta behera.

Elefanteak gora-gora,
elefanteak behera-behera,
eta ponp eta ponp eta gora eta behera.

jueves, 22 de abril de 2010

ERAIKUNTZA TXOKOA

Aurten Eraikuntza txokoari etekin gehiago ateratzeko asmoz, material berria eta antolaketa berria egitea pentsatu dugu, horretarako egurrezko piezak, kartoizko tutuak, tarima bat, etab jartzea erabaki dugu. Material honekin edukin asko landu daitekeela konturatu gara, batez ere matematika arlokoak, adibidez, simetria, bolumena, espazioa,...

OLLOKO BASERRI ESKOLA

Aupa Lagunok!

Aurreko ostiralean nire ikasleekin egun osoko ateralditxo bat egin genuen, Ollon dagoen Gure Sustraiak baserri eskolara. Non dago Ollo? Arteta, Egillor inguruan, herri txiki bat da, han haurrekin bisita gidatuak egiteko baserri bat antolatuta dute. Oso egokia Haur Hezkuntzako txikiekin joateko eta askoz ere gehiago baserriko animaliak landu nahi badituzue, oso polita eta oso hurbila.
Oso gustora egon ginen, animaliei jana ematen, beraien bizimodua ikusten, etab...